XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ADABAKIAKBiak dituk eratorriak. Beraz, hik diokan
Ez diat ezer esango
Euskara batua ere euskalkietatik hornitzen dela ez badakik, ez diat ezer esango
Baina ez uste hiru hitzok mugazandik bakarrik erabiltzen direnik.
Udara, ohi bezala, Hondarribian igarotzean on izango zaik Bortsirietatik Baztan aldera bidaiaren bat egitea.
Laguntzeko prest naukak, heuk entzun ditzan
Oroi Bortsiriak direla eta ez Bostiriak.
Kulturan eta hizkuntzaren jakintzan denok dizkiagu gure mugak eta gure hutsuneak.
Inork ez zekiagu denetik. Horregatik, ez uste izan norberarena dela euskararik hoberena.
Euskaltzaindiak, batuarekin, hizkuntza idatziaren estandard bat eskaitzen dik, baina lekuan lekuko hizkerarik ez dik ukatzen.
Euskalki guziak dituk ikergai eta aldi berean batuaren iturri.
Herriaren hizkuntza biziak gauza asko dik oraindik batasunarako erakargarri.
Eta gorago joan nahi duenak, estandard edo arau horretan oinarriturik, zenbait era jator eta esaldi erabili ezinik ez dik, berak hala uste badik.
Akademikoek uste izan zutela H sartzeaz Bidasoa harandikoengana hurbiltzen zirela? Ez duk hori egia osoa, bestela Enrike Zubiri
Hark beharrezkotzat zian bere herrian H hori ahoskatzen zutelako.
Eta, zer esan Erronkarierazko
Zer dela uste duk Plaentzi (Soraluze) inguruan erabiltzen den
Euskal Herri honetan arte zaletasuna duen batek nola bazter ditzakek hain gurea zaigun
Eta nork uka André Ospital euskal idazleari bere deitura jatorra? Gainera mugazemendiko ostatuak zer direla uste duk? Ez ote hekien erator jatorri bera dutela ostatu eta ospitaleak? Eta Bizkai-Gipuzkoetan non irakurri duk hik
Handiak esaten hasiezkero, besteok ere ez gaituk motelak.
Gazteleraz,
Hor ba, Hire artikulutxoa irakurtzen duenaren aurrean, ez zekiat nor uzten dukan lotsagarri, euskara batua ala heure burua.
Gainera, zergatik erabiltzen duk, gazteleraz mutua den H hori, eta aldi berean euskarari ukatu?